Zaintzaz eta babesaz arduratzeaz gain, bitartekari-lanak egin ditzakegu zure
karabanaren salmentan. Instalazio moderno eta berriak ditugu, Bilbo Handia,
Arratia eta Nerbioi ibaiaren arroko bezeroei zuzenduta.
Aholkularitza-zerbitzua eta aparkalekutik gertu dauden bi tailer ditugu, mantenu- eta konponketa-lanetarako; zerbitzurik hoberena prezio onean. Halaber, konponketetarako tailer mugikorra dugu, beira-zuntz, margo, sarraila eta konponketa txikietan berezitua.
Gure instalazioek zerbitzu hauek eskaintzen dituzte:
Karabanen lekualdaketa
Lanpetuta bazabiltza eta zure ibilgailua gure aparkalekura ekarri nahi baduzu, guk
egin diezazukegu lana; horretarako, baimena eman besterik ez duzu egin behar.
Lekualdaketa baimendutako garabi-zerbitzuarekin gauzatuko da beti. Esaguzu
non dagoen zure ibilgailua eta bermatutako aurrekontu pertsonalizatua eskainiko
dizugu, izapideaz ardura ez zaitezen. Jar zaitez gurekin harremanetan.
Karabanen salmenta
Aparkalekuko bezeroa bazara eta zure karabana saldu nahi baduzu, ez gehiegi pentsatu; esaguzu jaso nahi duzun prezioa eta guk egingo dizugu lana. Negoziazio- izapideez arduratzen gara, salmenta-tratuez kezkatu ez zaitezen. Halaber, pertsona eta adituekin jartzen gara harremanetan salmenta gauzatzeko.
Aholkularitza – tailerra
Zure kontsulta guztietan aholkatuko zaitugu eta aparkalekutik 100 metro baino gutxiagora dauden bi tailer ditugu, mantenu- eta konponketa-lanetarako.
Zerbitzurik hoberena eskaintzen dugu, prezio onean (Talleres Tomás Ugarte:945892142; Aiala motor: 945892291). Halaber, hitzarmenak ditugu Lekeitioko
Caravanas Mikel-ekin (www.caravanasmikel.eus/) eta Renault Leioa-rekin (http://www.reparamostucaravana.es/). Bertan, tailer nagusian, edo tailer mugikorrarekin, edozein osagarriren konponketa- eta muntaketa-lanak
gauzatzen dituzte. Horrez gain, hirugarrenei erosi nahi dizkiezunak aztertzen
dituzte.